Argibideak / Información


Azaroaren 9an, ostirala, 20:00etan, HELDUENTZAKO IKUSKIZUNA, XIRRIKITUEN JOSTUNA taldearen eskutik:
“ BELDURRAK ”
Beldurrak badu zeozer berezia, intimoa eta pertsonala. Izan ere, bakoitzak bere beldur propioak ditu, adin eta bizitzako momentuaren arabera. Erraten dutenez, izaki sozialak izatearen arrazoietako bat da gainera. Baina funtsean, hain ezberdinak omen diren beldur horiek ez al dute oinarri bera? Goazen gure beldurrei aurrez aurre begiratzera. Txikienetatik hasi, eta handienetara. Bihurtu gaitezen gu haien beldur.
Gaiak: Generoa, laguntasuna, bakardadea, gezurrak, gizarteko kanonak, maitasuna eta beldurrak.