Argibideak / Información


Martxoak 14: NAFARROAKO ANTZERKI ESKOLA. 20:00. Sarrera: 3 euro.

“Erradikalak gara”. Beatriz Egizabal eta Ane Labaka. Lanku
“Erradikalak zarete” esaten digute. Eta “nahi eta behar baino gutxiago” pentsatzen dugu.
Bi emakume elkartu gara eta maletak kontraesanez beteta dakartzagu, bertsoak eta bakarrizketa uztartuz. Erraietatik ariko gara, umorez, erroetara iritsi nahian.
“Erradikalak gara” esango dizuegu. Eta “nahi eta behar baino gutxiago” pentsatuko duzue.