Argibideak / Información


Martxoak 21: NAFARROAKO ANTZERKI ESKOLA. 20:00. Sarrera: 3 euro.

“Sexijentziak askatuz”. Itziar Saenz de Ojer. Bazen behin clown
Pituxak larru jotze kontuetan ez du gozatzen. Irtenbide bila ibili da eta publikoari kontatzera dator bizitakoa: Zein betebehar eta exijentzia sortzen zaizkigu harreman erotikoetan?
Ba al dakigu zein den gure benetako desira? Edota gizarte estereotipoen mendean gaude?

“Pantxika Lamur. Nik egin beharko & Ko”. Ainhoa Juaniz. Zirika Zirkus
Gure pailazotxoa oporretatik heldu da, maleta eta guzti. Ikuskizun bat ikustera sartu da. Denbora pasa ahala bai bera, baita ikuslegoa ere, konturatuko dira artista ez dela iritsi. Berak honetarako, gauza guztietarako bezala, konponbidea dauka jakina… Berehala egingo da eszenatokiaren jabe. Ainhoa Juaniz “Pantxika” clown eta aktore iruindarra. Zirika Zirkus konpainiaren sortzailea da Luis Lainezekin batera.