Argibideak / Información


Urriak 16: Antzerkia. “Treblinkara azken trena”, Vaivén Producciones SL. 19:30ean, Ziudadelako Armen aretoan.  Sarrerak: 15 €. Leku kopurua mugatua.

 

Janusz Korczaken istorio liluragarria. Mediku eta pedagogo judua zen, eta Varsoviako ghetto batean berrehun haur judu zituen umezurztegi baten arduraduna. Stefania Wilczynska laguntzaile minarekin elkarlanean, egiazko haur errepublika eratu zuen umezurztegi hartan, legeak, araudiak eta zigor kodea ere bazituena. Ziudadelako Armen Aretoa umezurztegi bihurtuko da. Ikus-entzuleak gune eszenikoan bertan kokatuko dira.

Iruñeko Udaleko Garaikide programarekin elkarlanean egindako proiektua da.