Argibideak / Información


Ekainaren 27an, larunbatean, Biltoki eguna.

Bertan, Kike Amonarriz soziolinguista, umoregile eta euskaltzalea bazkide kuttun izendatuko dute, bere ibilbide osoan zehar euskaraz eta euskararengatik egindako lan guztia eskertzeko. Ekitaldia 13:00etan izanen da, eta ondoren bazkaria. Toki mugatuak izanen dira, eta segurtasun eta higiene baldintzak beteko dira.