Argibideak / Información


Zuzendaritza koreografikoa: Helena Lizari, Laida Aldaz
Sortzaileak eta interpreteak: Helena Lizari, Laida Aldaz, Koldo Arostegui
Dramaturgia: Frank Freijs
Musika zuzenean: Txalaparta Zaldizka, Mikel Casanellas, Silvia Munarriz

Sarrera: 3 €

“Kirolak” saioaren inspirazio-iturria euskal kirolak dira; landa munduko lanetan dute jatorri, eta oraingo honetan, dantzaren bidez berrinterpretatu eta eraldatu dira, irakurketa garaikideago eta poetiko bat sortzeko. Hiru dantzarik eta bi txalapartarik holako iruditeria abstraktu bat sortzen dute, kirolaren fisikotasuna eta indarra oinarri hartuta. Nola aurkitu sentiberatasuna eta poesia indarrean, erresistentzian eta ahaleginean?