► 4 Urtarrila/Enero 2018

Urtarrilak 4, osteguna, 18:00etan: Ene Kantak. “Astonauta”. Sarrera: 6€. Astonautak lur hartuko du Gayarre Antzokian, “Astonauta Tronpeta Flauta Ikuskizuna” DVD berria aurkezteko. Txantreako Erraldoi eta Kilikien Konpartsak lagunduko dio, eta abesti eta koreografia berriak ekarriko dizkigu. Abentura berria Lur planetan gertatzen da, eta bertan gertatzen dira hondamendiak: kutsadura, gerrak… Enekok eta Nereak planeta hobetzen lagundu […]