► 14 Martxoa/Marzo 2018

IKIMILIKILIKLIK JA Artzeren poesia-lanean zeharreko bidaia da, 70eko urteetatik abiatu eta gaur arte iristeko. Artze oso ezaguna da Mikel Laboaren zenbait kantu ikonikoren letren egilea delako, esaterako Txoria txori, Gure bazterrak edo Zaude lasai kantuena, baina artearen zenbait esparrutan jorratutako obra abangoardiako eta berritzaile baten egilea ere bada; obra horrek erreferentziazko izen handiekin lotzen du, esate baterako Laurie Anderson edo John […]

Martxoak 14: NAFARROAKO ANTZERKI ESKOLA. 20:00. Sarrera: 3 euro. “Erradikalak gara”. Beatriz Egizabal eta Ane Labaka. Lanku “Erradikalak zarete” esaten digute. Eta “nahi eta behar baino gutxiago” pentsatzen dugu. Bi emakume elkartu gara eta maletak kontraesanez beteta dakartzagu, bertsoak eta bakarrizketa uztartuz. Erraietatik ariko gara, umorez, erroetara iritsi nahian. “Erradikalak gara” esango dizuegu. Eta “nahi eta behar baino gutxiago” pentsatuko duzue.