► 17 Martxoa/Marzo 2018

IKIMILIKILIKLIK JA Artzeren poesia-lanean zeharreko bidaia da, 70eko urteetatik abiatu eta gaur arte iristeko. Artze oso ezaguna da Mikel Laboaren zenbait kantu ikonikoren letren egilea delako, esaterako Txoria txori, Gure bazterrak edo Zaude lasai kantuena, baina artearen zenbait esparrutan jorratutako obra abangoardiako eta berritzaile baten egilea ere bada; obra horrek erreferentziazko izen handiekin lotzen du, esate baterako Laurie Anderson edo John […]

Martxoak 17: Haurrentzako sukaldaritza tailerra Dindaiarekin. 17:00etan, Montalbán Gizarte Etxean. (Arizala, Deierri). Doan. Aurretik izena eman behar da. 17 de marzo: Taller de cocina infantil con Dindaia. A las 17:00 h. en el Centro Cívico Montalbán. (Arizala, Valle de Yerri). Gratuito, previa inscripción.

Martxoak 17: Atarrabiako Kultur Etxean. 20:00. Sarrerak: 10 € leihatila, 8 € internet 110 min Diziplinarteko ikuskizuna da, Korrontzi taldearen musika abiaburu hartuta. Haiekin batera, Iruñeko Hiria orkestra arituko da, Xabier Zabalaren zuzendaritzapean. Horrez gain, Lapurdiko Leinua dantza konpainiaren koreografia landuek osatzen dute lana. Koreografiak Izaskun Iturrik egin ditu, eta huraxe bera da konpainiako zuzendaria. Korrontzi (Bizkaia), Iruñeko Hiria Orkestra Sinfonikoa, Leinua Dantza Konpainia (Iparralde)