► 27 Martxoa/Marzo 2018

Martxoak 21: NAFARROAKO ANTZERKI ESKOLA. 20:00. Sarrera: 3 euro. Etxeko saltsak. Txalo Produkzioak Testu-egilea: Alan Ayckbourn Jatorrizko “Relativity speaking” antzezlan arrakastatsuaren euskarazko bertsioa aurkezten digu Txalo konpainiak. Endreduzko komedia burutsu eta korapilatsu bat da. Maitaleen eta bikoteen sekretu eta ezkutaketen jokoa. Ikusleek pertsonaiek baino informazio gehiago dute eta aktoreak gaizki-ulertuen etengabeko kate dibertigarrian dantzan arituko dira.