Argibideak / Información


Uztailaren 16tik abuztuaren bukaerara, astearte eta ostegunetan, 10:00etatik 13:00etara, 6-12 urte bitarteko haurrei eskainiak. Toki mugatuak izanen dira, eta segurtasun eta higiene neurriak beteko dira.
Uztaileko tailerrak honakoak izanen dira:
– Uztailaren 16a, osteguna: Zientzia
– Uztailaren 21a, asteartea: Musikarekin jolasean
– Uztailaren 23a, osteguna: Sukaldaritza
– Uztailaren 28a, asteartea: Eskulanak
– Uztailaren 30a, osteguna: Euskararekin jolasean
Dagoeneko izena eman daiteke, nahi den egunetan, 699612124 Whatsappean. Egun bakoitzaren prezioa: 6 euro; 5 egunak, 25 euro. Izena emateko azken eguna: uztailaren 9a.