Argibideak / Información


Azaroaren  21ean, asteazkena, 20:00etan, “GAURKO GAIA” hitzaldi zikloan: EMAKUMEAK  FESTETAN
Hizlaria : Arantxa Urretabizkaia ( idazlea, itzultzailea, kazetaria  eta zinema aktorea ) .

Arantxa Urretabizkaia Bejarano (Donostia, Gipuzkoa, 1947ko uztailaren 1a) euskal idazle eta kazetaria da. Eleberrigintzan jardun izan du batik bat, baina olerkigintzan eta gidoigintzan ere egin ditu lanak.,. Euskaltzain urgazle izendatu zuten 1983an. Feminista da eta Hondarribiko alardean emakumeek gizonen pare desfilatzeko eskubidearen aldeko borrokan nabarmendu da. Iaz, festa honen inguruko gertakari eta ingurumariak jorratu dituen “Bidean ikasia” liburuagatik, Euskadi Saria eman zioten . Euskaltzain urgazle da.