Argibideak / Información


Oreka TX Harkaitz Mtnez de San Vicente, Mikel Ugarte Harrizko eta egurrezko txalaparta Tosta Banda Buzukia Juanjo Otxandorena Indiako taula, kaxoia, bendhirra, tarra, platerak, bodhrama Alboka, gitarra, banbuzko klarinetea eta saxofoia Mixel Ducau Perkusioak eta ahotsa Marit Talens Perkusioak eta ahotsa Mónica de Nut Biolina eta ahotsa Rona Wilkie Mandolina, gitarra eta ahotsa Gwilym Bowen Rhys Irlandako gaita, flauta, buzukia eta ahotsa Caoimhín Ó Fearghail Txalaparta eta perkusioak Ixi Jauregi Dantza zelta eta ahotsa Bec Applebee Dantza Kukai Dantza

“Tosta” hitzak ontzi txiki bateko bankua esan nahi du, eta Atlantikoko Europako itsasertzeko hizkuntza gutxitu askotan agertzen da. Hizkuntza gutxituak dituzten herrialde eta kulturetako hamar musikarik/abeslarik osatzen dute Tosta Banda. Denak ere erreferentziazkoak Eskozian, Frisian, Galesen, Kornuallesen, Galizian, Irlandan eta Euskadin, eta komunean dute beren sustraiak nahastu eta konpartitzeko gogoa. Musika eta dantza ere uztartuko dituzte, Kukai taldeko dantzariak eta dantza zeltako Kornualleseko dantzari bat lagun dituztela. Kultura horietako instrumentuak, estiloak, erritmoak eta dantzak elkarrekin batuko dira, erro horietako abestiak berrinterpretatu eta berrasmatzeko, eta, hartara, kontzertu-ikuskizun paregabea eskaintzeko, indar bisual eta musikalez betea.