Arauak:
1. Parte hartzaileak: nahi duten guztiak.
2. Gaia librea izango da, gehienez 2 DINA4 orri alde batetik, ordenagailuz idatziak (letra berdea, 11 neurria) eta euskaraz.
3. Mailak:
- Gazteak multzo hauetan banatuak:
- D ereduko zein ikastoletako ikasleak
- Beste ereduetako ikasleak
- 6-10 urteko ikasleak
- 11-14 urteko ikasleak
- 15-17 urteko ikasleak
- Helduak (18 urte baino gehiagokoak)
Parte hartzaile bakoitzak idazlan bakarra aurkeztuko du, argitaratu gabekoa, originala eta beste lehiaketa batean saritu gabekoa.
4. Lanak aurkezteko epea: 2025ko Apirilaren 28a arte.
Gutunez aurkeztu nahi bada, honako helbide honetara bidali behar da:
Euskararen Lagunak, La Tudelana kalea 3, 31253 Miranda Arga, Nafarroa. Gutun-azalean “Idazlan laburren lehiaketa” jarriko da. Mezu elektronikoz aurkeztu nahi bada, hurrengo helbide honetara: erdialde.euskararenlagunak@gmail.com
Barruan sartuko den gutun-azal txikian jarriko dira lanaren izenburua, egilearen ezizena, eta maila. Gutun-azal itxi horren barruko orrian idatziko dira datu pertsonalak: izen-abizenak, helbidea, adina, telefonoa eta ikastetxea (gazte mailan aurkeztekotan). Mezu elektronikoetan gauza bera eginen da erantsitako artxibo batean.
Arau hauek betetzen ez dituzten lanak, lehiaketatik at geratuko dira.
5. Sariak.
HAURRAK I (6 eta 10 urte bitartekoak):
1.- Euskararen Lagunen garaikurra, Salting Iruña (2 ticket), Euskaltzaindiaren liburu sorta , Donostiako Garrarte produktuen lotea eta Mintzoa Argitaletxearen liburu sorta.
2.- Salting Iruña (2 ticket), Uharteko Izotz Jauregia (2 sarrera), Donostiako Garrarte produktuen lotea eta Mintzoa Argitaletxearen liburu sorta.
3.- Salting Iruña (2 ticket), Uharteko Izotz Jauregia (2 sarrera), Donostiako Garrarte produktuen lotea eta Mintzoa Argitaletxearen liburu sorta.
HAURRAK II (11 eta 14 urte bitartekoak):
1.- Euskararen Lagunen garaikurra, Miranda Argako Udala (50 €), Salting Iruña (2 ticket), Euskaltzaindiaren liburu sorta, Donostiako Garrarte produktuen lotea eta Mintzoa Argitaletxearen liburu sorta.
2.- Salting Iruña (2 ticket) , Euskararen Lagunak elkartea (40 €), Uharteko Izotz Jauregia (2 sarrera), Donostiako Garrarte produktuen lotea eta Editorial Mintzoaren liburu sorta.
3.- Salting Iruña (2 ticket), Euskararen Lagunak elkartea (20 €), Uharteko Izotz Jauregia (2 sarrera), Donostiako Garrarte produktuen lotea eta Mintzoa Argitaletxearen liburu sorta.
GAZTEAK ( 15 – 17 urte )
1.- Euskararen lagunen garaikurra, Euskararen Lagunak elkartea (150 €), Euskaltzaindiaren liburu sorta, Mintzoa Argitaletxearen liburu sorta, Dinamita konzertua Zentralen (2 sarrera) eta Mintzoa Argitaletxearen liburu sorta.
2.- Euskararen Lagunak elkartea (100 €), Mintzoa Argitaletxearen liburu sorta eta Dinamita konzertua Zentralen (2 sarrera).
3.- Euskararen Lagunak elkartea (100 €) eta Editorial Mintzoaren liburu sorta.
HELDUAK (18 urte baino gehiagokoak):
1.- Euskararen lagunen garaikurra, Miranda Argako Udala (200 €), Euskaltzaindiaren liburu sorta, Errigora produktuen saskia, Inurrieta Upeltegiko ardo sorta eta Mintzoa Argitaletxearen liburu sorta.
2.- Miranda Argako Udala (50 €), Tafallako yurtetan 2 pertsonentzako gaua, Errigora produktuen saskia, Inurrieta Upeltegiko ardo sorta eta Mintzoa Argitaletxearen liburu sorta.
3.- Miranda Argako Udala (50 €), Errigora produktuen saskia, Inurrieta Upeltegiko ardo sorta eta Mintzoa Argitaletxearen liburu sorta.
6. Sariak 2025ko maiatzaren 31an banatuko dira, Miranda de Argan izanen den “Euskararen eguna” ospakizunean. Irabazleei aldez aurretik abisatuko zaie.
7. “Euskararen Lagunak” elkarteak beretzat gordetzen ditu saritutako obrak argitaratzeko eskubideak, baita iragarritako sariak aldatzeko eskubidea ere. Idazlanak ez zaizkie itzuliko egileei.
8. Lehiaketa honetan parte hartzeak berekin darama aurreko arau guztiak onartzea.