Icono del sitio Revista Ze Berri?

Rikardo Ederra VII. Mikroipuin Lehiaketa

GAIA: Xamariko eta biok
Edozein herriko txoko txiki eta majiko batetan ibiliko da Xamariko. Xamariko pertsonaia majikoa da, misteriotsua eta ikusezina. Bihurria, langilea, maitekorra, eskuzabala, euskararen herria maite duena…

Lehiaketan LH3- LH6 bitarteko ikasleek parte-har dezakete.
Parte-hartzaile bakoitzak idazlan bat aurkeztu ahalko du, 100 hitz gehienez.
Martxoaren 18ra arte bidaltzeko aukera dago: xamariko@gmail.com
Parte-hartzailearen izen abizenak, eskola eta kurtsoa adieraziz.

Sariak:
• Abentura parkerako sarrerak.
• Liburu-dendarako opari txartelak.
Saridunak apirilaren 12an Xamariko Egunean jakinaraziko dira, ondoren web gunean argitaratuko direlarik.

Nor zen Rikardo Ederra?
Euskararen eta euskal irakaskuntzaren alde lan handia egin zuen pertsona da Rikardo Ederra (1959-2007). Euskararen normalizazioaren bidean, aisialdiak erabileran duen garrantziaz aspaldi ohartuta, 2004. urtean Dindaia Fundazioa sortu zuen, haur eta gazteentzako euskarazko kalitatezko aisia eskaintzeko helburuarekin.

Salir de la versión móvil