
Elkar Ilustrazio eta Ipuin lehiaketak haurren eta gazteen artean irakurzaletasuna eta sormena bultzatzea du helburu. Horretarako hiru modalitate antolatu dira, haur eta gazteen adinaren arabera: ipuina ilustratu (HH 4 eta LH 4 bitartean), ilustrazioa ipuin bilakatu (LH 5 eta DBH 2 bitartean) eta komilia osatu edota hasieratik sortu (DBH 3 eta DBH 4 maila).
Lanak entregatzeko azken eguna 2026ko apirilaren 15a izango da eta ez da epez kanpo entregatzen den lanik onartuko!
