Deialdiak / Convocatorias

Idazle gazteen literatur lanak argitaratzeko deialdia

Liberoamerika argitaletxeak, euskal idazle gazteen lanak sustatu eta zabaltzeko asmoz, deialdi bat ireki du. 30 urtetik beherako pertsonek parte har dezakete, edozein delarik haien nazionalitatea, jatorria edo bizilekua. Lanek gutxienez 40 eta gehienez 80 orrialde...

EuskarAbentura 2021

Osasun-egoerak bermatuz gero, 2021eko uztailaren 1etik 31ra berriro eginen dute Euskal Herria zeharkatzen duen EuskarAbentura espedizioa. 2004 eta 2005 urteen artean jaiotako euskal gazteek esperientzia horretaz gozatzeko aukera izanen dute, 2020ko edizioa bertan behera gelditu ondoren.