Martxoaren 8ra arte, hautagaitzak bidaltzeko epea zabalik. Euskarabenturaren zazpigarren edizioan 2007an eta 2008an jaiotako 125 gaztek aukera izanen dute parte hartzeko. Uztailaren 1ean Atharratzetik abiatu eta 31n Getxon amaituko da espedizioa.

Aurten, hautagaitza bidali nahi duten gazteek banakako proiektua sortzeko hiru gai dituzte aukeran:

1) Euskara batua eta euskalkiak: Euskara batuak euskalkiak zapaltzen edota baztertzen dituela uste duzu? Edo alderantziz, euskalkiek prestigio gehiago dutela esango zenuke?;
2) Emakumea eta kirola: Egun, kirolaren esparruan parekotasunik ba al dago emakume eta gizonezkoen artean? Emakumeek mutilek adina kirol egiten dutela esango zenuke? Kasualitatea al da hori? eta 3)

Utopia: Nola irudikatzen duzu etorkizuna? Mundu horretako zein elementu ditugu gaur egun eta zeintzuk aldatu dira?
Era berean, lanak sei formatu posibletan aurkeztu ahal izango dira: lan literarioak, musikalak, historikoak, ikus-entzunezkoak, plastikoak eta sormen digitalekoak.