Liberoamerika argitaletxeak, euskal idazle gazteen lanak sustatu eta zabaltzeko asmoz, deialdi bat ireki du. 30 urtetik beherako pertsonek parte har dezakete, edozein delarik haien nazionalitatea, jatorria edo bizilekua. Lanek gutxienez 40 eta gehienez 80 orrialde izanen dute, eta egileek edozein gai, genero eta estilo hautatu ahal izanen dituezte, baina deialdiaren xedea literatura berritzailea argitaratzea denez literatura tradizionalarekin apurtzen duten lanek lehentasuna izanen dute: poema bildumak, narrazio laburrak, prosa poetikoa, egunerokoak, intertestuak, lan hibridoak, literatura esperimentala…

Lanak emailez bidali beharko dira, liberoamerika.euskara@gmail.com helbidera.

Aukeratutako lanak Liberoamerika argitaletxean argitaratuko dira eta  egile-eskubideak ohiko moduan ordainduko zaizkio idazleari.