Osasun-egoerak bermatuz gero, 2021eko uztailaren 1etik 31ra berriro eginen dute Euskal Herria zeharkatzen duen EuskarAbentura espedizioa. 2004 eta 2005 urteen artean jaiotako euskal gazteek esperientzia horretaz gozatzeko aukera izanen dute, 2020ko edizioa bertan behera gelditu ondoren.
Parte hartu nahi duten gazteek minutu bateko aurkezpen bideoa eta banakako proiektu bat aurkeztu beharko dute; elkarteak euskarabentura.eus webgunean proposatutako formatu eta gaien artean aukeratu beharko da. Bideo horiek aurkezteko epea martxoaren 12ra arte izanen da, eta Eusko Ikaskuntza eta PuntuEus fundazioakaz elkarlanean, 120 egile onenak aukeratu dituzte espedizioan parte hartzeko aukera izan dezaten. Iaz hautagaitza uarkeztu zuten 316 gazteen lanak kontuan hartuko dira 2021eko espediziorako hautaketa prozesuan, 2003an jaiotako gazteenak barne. Edonola ere, gazte hauek aukera izango dute aurkeztu zuten lanaren notari uko egin eta proiektu berri bat aurkezteko.