AMAIA ORBE BARRIO. Euskal interpretea

Amaia Orbe

Euskal interpretea da Amaia Orbe Barrio ermuarra, “ahozko zein zeinu bidezko itzulpenaren modalitate bat” bezala laburbiltzen du bere ofizioa ulertzen ez dutenentzat. Iruñean urte batzuk  daramatza bizitzen, eta leku desberdinetan lan egiteko maleta egin eta desegiten duen artean, denbora aurkitzen du klaseak emateko edo edukiak itzultzeko, jakin-mina galdu gabe.

Ze Berri?- Akaso jende askok ez  daki zer den interpretearen ofi- zioa. Nola definituko zenuke?
Amaia Orbe.-
Itzulpenean beza- la, mezua hizkuntza batetik bestera pasatzean datza ofizioa, bai- na denbora tarte oso laburrean.  Kanpotik ikusita askotan galde- tzen digute nola den posible en- tzun eta aldi berean hitz egitea.  Ez da erraza “teknika” azaltzea. Burmuinarentzat oso naturala ez den prozesu bat egin behar duzu  une berean: mezua entzun, ulertu, prozesatu eta berehala beste  hizkuntza batean eman eta botatzen duzunak zentzua duela ziurtatu -astakeriarik bota ez  duzula, alegia-. Horregatik ezin- bestekoak dira aurreprestaketa  eta eskarmentua, baita lankide onak alboan izatea ere. Izan ere, momentuko lan horren atzean ikusten ez den prestaketa handia dago: hizlariari edo gaiari buruz informatu, dokumentazioa iraku rri, terminologia prestatu...

Z.B.- Zein izan da zure ibilbide pertsonala?
A.O.-
Etxean bi hizkuntzen artean hazteak hizkuntzekiko jakin-mina piztu zidan, eta karreran pixkanaka ohartu nintzen interpretazioa nire izaerarekin hobeto uztartzen zela. Adrenalina puntu bat ere badu. Unibertsitate garaian euskararen erabilera sustatzeko hainbat ekimenetan ibili nintzen: euskaraz egin nahi zutenek horretarako aukera izatea eta ulertzen ez zutenentzat komunikazioa erraztea. Pandemia betean interpretazioari serioago heltzea erabaki nuen: master bat egin eta ofizioan bete-betean sartzeko pausoa eman nuen.

Z.B.- Gaur egun non aritzen zara?
A.O.- Testuinguru askotan aritzen naiz, batez ere Euskal Herrian barna. Lan oso aldakorra da: egun batean Iruñeko ikastola bateko batzar nagusi batean egon zaitezke, edo Bizkaiko udal bilkura batean; beste batean, Baluarten kongresu batean edo Artiumen film baten proiekzio osteko solasaldian. Batzuetan Ultzamako galdara gela batean aritzea suerta  dakiguke, segurtasun-kaskoa eta betaurrekoak jantzita, eta handik egun gutxira Zoom bidez Espainiako Diputatuen Kongresuan jardun.

Z.B.- Zer baloratzen duzu gehien lan horretan aritzeko?
A.O.-
Interpretazioan ezinbestekoak dira kontzentrazioa, estresa kudeatzeko gaitasuna eta azkar erreakzionatzeko trebezia. Egoera eta gai oso desberdinetara egokitu behar duzu etengabe. Ahotsa zaintzea ere funtsezkoa da, gure lan tresna nagusietako bat baita. Eta horren guztiaren oinarrian malgutasuna eta jakin-mina daude: interprete batek etengabe ikasten eta munduari adi egoten jarraitu behar du.

Z.B.- Lan egun edo momentu bereziren bat duzu buruan?
A.O.-
Uf, mordoa. Hamaika konta nezake... baina onenak interpreteon artean geratzen dira: ofizioak diskrezioa eta konfidentzialtasuna eskatzen baitu.

Z.B.- Nafarroan lana bada?
A.O.-
Baietz esango nuke. Egia da ni neu apurka-apurka ari naizela saretzen, baina susmoa dut gero eta testuinguru gehiagotan sortzen ari dela interpretazioaren beharra. Azken batean, hori ere hizkuntza baten normalizazio prozesuak dakarren zerbait da.

MOTZEAN

  • Hiri bat? Berlin
  • Hitz itzulezin bat? Euskalgintza
  • Abesti bat? Esmere
  • Liburu bat? Le Cri de la mouette

 

EZ GALDU!
YASMINE KHRIS