Aurizko eskolako familia txikia
La escuela pública de Auritz-Burguete, un centro histórico que suma al menos cuatro siglos de vida, acoge hoy en día a tan solo cuatro niñas y niños que cursan Primaria en el modelo D. Debido a la diferencia de edades, las dos profesoras que llevan el centro basan el día a día en la docencia compartida, intentando estar el mayor tiempo posible en el mismo espacio, pero llevando a cabo actividades diferentes adaptadas a las edades del alumnado. Además, cuentan con el apoyo de docentes especialistas en asignaturas como música o educación física.
Esta pequeña familia se une para realizar proyectos conjuntos en fechas especiales como carnavales o navidades, y comparten excursiones y actividades con los centros de alrededor, como el de Garralda. Las niñas y niños de Auritz nos cuentan cómo es estudiar en una escuela tan pequeña.

Peru Dufur Goitisoro
“8 urte pasa ditut hemen, eta eskola txikia izateak gauza onak eta txarrak ditu. Batzuetan aspertzen gara oso gutxi garelako, baina besteetan gauza dibertigarriak egiten ditugu. Gutxi garenez, batzuetan sukaldean aritzen gara eta kanpaldiak motzagoak izaten dira. Lana beste eskoletan bezala egiten dugu eta niri gehien gustatzen zaidana patioa da. Berez 30 minutu ditugu ateratzeko. Batzuetan kalera ateratzen gara, segun eta zer eguraldi egiten duen eta ia ordu batera luzatzen dugu askotan. Haur gehiago zeudenean mugimendu askoz gehiago zegoen, baina ez genituen gauza bereziak egiten, adibidez sukaldatzea.”

Agurtzane Urtasun Alonso
“Gutxi gorabehera 8 urte daramatzat hemen. Ikasteko, batzuetan lanak eta besteetan jolasak egiten ditugu. Lehen 15 pertsona ginen, baina orain gauzak asko aldatu dira. Lehen ez ginen asko aspertzen. Jolasten ematen genuen denbora guztia eta zerbait ez bazitzaizun gustatzen beste gauza bat egin zenezakeen. Orain, aldiz, pixka bat aspertzen gara batzuetan. Baina gauza onak ere badaude: laster barbakoa bat egitea daukagu pentsatua.”

Alain Oyarbide Cilveti
“Ni lehen Iruñerriko eskola batean nengoen, baina hau gehiago gustatzen zait: han 25 haur ginen klasean eta horietako asko ez zitzaizkidan gustatzen. Hemen gusturago nago, baita gelakideekin ere. Urte eta erdi daramat eskola honetan. Patioan orain ezkutaketan ibiltzen gara, edo Legoekin jolasten. Nire ustez herria hobea da hiria baino: lasaiagoa, jende gutxiago, gauzak oso erraz aurkitzen dira, gure artean errazago geratzen gara… Irakasle gehiago ditugu ikasle baino. Hori alde batetik txarra da zerbait gaizki egiten dugunean segituan konturatzen direlako zein izan den, baina abantaila da kasu gehiago egiten digutelako. Eskola txikiak baditu gauza onak.

Irkus Oyarbide Cilveti
“Urte eta erdi daramat hemen Auritzen, lehen Mendillorrin bizi nintzen, nire anaia bezala. Nire gelako batzuk gustukoak nituen eta beste batzuk ez. Hemen ongi nago, eskola hau gehiago gustatzen zait. Gehien gustatzen zaidana lagunak dira. Herri txikia denez, ez gara kaletik gurasoekin joan behar eta ez dago hainbeste lapurrik. Parkera joatea eta patinatzea da gehien gustatzen zaidana.”
