Zientzia eta teknologiaren arloko gaien eta ikerketen euskarazko gizarteratzea aitortzea eta bultzatzea dira sariketaren helburuak. KATEGORIAK:
– Dibulgazio-artikulu originalak. Bi azpikategoriatan banatuta dago eta zpikategoria bakoitzaren irabazleak 2.000 euroko saria eta eskultura bat eskuratuko du. – Zientzia-kazetaritzaren arloko lanak. 2.000 eurorekin eta eskulturarekin saritzen da.
– Zientzia Gizartean sorkuntza-beka.
Aukeratutako proiektuaren egileak hura gauzatzeko 5.000 euroko diru-laguntza jasotzen du, baita eskultura ere.
– Horrez gain, NEIKER sari berezia dago. Lehen bi kategoriatako lanen artetik (dibulgazio artikuluak eta kazetaritzakoak) lehen-sektorearekin lotura duen lan onenari emango zaio sari hori. Saria 2.000 eurokoa izango da, eta beste sariekin bateragarria da. Lanak emateko epea: otsailaren 12a. Informazio gehiago: www.elhuyar.eus.
