2025eko Elhuyar sariak
Zabalik da CAF-Elhuyar sariketara lanak aurkezteko epea 2025eko uztailaren 1era arte. Aurtengo edizioan kategoriak berritu dira, eta Begi berriz kontatzeko izango da leloa. Zientzia eta teknologiaren arloko gaien eta ikerketen euskarazko dibulgazioa, kazetaritza eta gizarteratzea bultzatzea, saritzea eta aitortzea dira sariketaren helburuak.

Kategoria hauek osatzen dute sariketa:

  • Dibulgazio-artikuluak. Euskaraz sortutako dibulgazio-lanak aurkeztuko dira, zientzia eta teknologiaren arlokoak.
    • Orokorrak: edozein zientzia- edota teknologia-gairi buruzko dibulgazio-artikuluak.
    • Norberaren ikerketan oinarritutako artikuluak: zientziako edota teknologiako norberaren tesietan oinarritutako dibulgazio-lanak edota norbere ikerketari buruzko artikuluak aurkeztuko dira.

Saria: 2.000 euro, oroigarri bat eta Elhuyar aldizkarirako urtebeteko harpidetza.

  • Zientzia-kazetaritza.Kategoria honetan, argitaratutako kazetaritza-lanak aurkeztuko dira, bi formatutakoak.
    • Idatzizkoak: euskarazko hedabide batean argitaratutako zientzia-kazetaritzako artikuluak.
    • Audioak: zientzia eta teknologiako gaiak gizarteratzeko irrati-piezak edo podcast-audioak, euskaraz sortuak.

Saria: 1.000 euro, oroigarri bat eta Elhuyar aldizkarirako urtebeteko harpidetza.

  • Argazkilaritza-lanak. Kategoria berri honetara, zientziarekin edota teknologiarekin lotura duten argazkiak aurkeztuko dira. Bi azpikategoria egongo dira:
    • Helduak: 18 urtetik gorakoentzat.
      Saria: 2.000 euro, oroigarria eta Elhuyar aldizkarirako urtebeteko harpidetza.
    • Gazteak: 14-18 artekoentzat.
      Saria: zientzia edota teknologiarekin zerikusia duen esperientzia bat gozatzeko aukera (1.000 euro inguruko balioa) eta Elhuyar aldizkariaren urtebeteko harpidetza.

Horietaz gain, NEIKER saria emango zaio lehen sektoreari lotutako artikulu onenari; 2.000 euro, oroigarri bat eta Elhuyar aldizkarirako urtebeteko harpidetza jasoko ditu saridunak, eta sari hau bateragarria da beste sariekin.

Lanak 2025eko uztailaren1era bitartean aurkez daitezke, helbide honetan: cafelhuyarsariak.elhuyar.eus