Iruñeko Udalak egile berriei zuzendutako literatura lehiaketarako deia egiten du.

Parte-hartzea: Egileak Nafarroan jaioak edo helbidea bertan dutenak izan behar dira. Egile bakoitzak lan bakarra aurkeztu dezake modalitate bakoitzeko. Bere izenpean literatur lan bat baino gehiago argitaratu duten egileak ezingo dira aurkeztu. Aurreko bi ediziotan modalitate berean lehen saria jaso dutenek ere ezin dute parte hartu modalitate horretan.
Generoak: Poesia (lanek gutxienez 200 bertso izan behar dituzte) eta Narrazioa (gutxienez 15 orrialde, 11 tamainako Arial letra motarekin eta tarte bikoitzaz aurkeztu behar dira lanak).
Sariak: Hiru sari daude modalitate bakoitzeko: lehen saria 2.500 eurokoa; bigarrena 1.000 eurokoa eta hirugarrena 500 eurokoa. Halaber, oinarrietan ezarritakoarekin bat lau aipamen ematen ahalko dira, bakoitza 250 eurokoa, modalitatea kontuan hartu gabe.
Aurkezteko epea: 2025eko urriaren 27ra arte. Izen-ematea aurrez-aurre egin daiteke Udalaren erregistroetan, eta lanak telematikoki aurkeztu behar dira.
Oinarriak: www.pamplonaescultura.es.