Elhuyar Zientzia Azoka 2020-2021: izen-ematea zabalik
Elhuyar Zientzia Azokan parte hartzeko aurretik izena ematea derrigorrezkoa da; izen-emate horretan datu orokorrak emango dira eta, aurrerargo, apirilean, zehaztuko dira behin betiko datu zehatzak beste formulario bat osatuta. Hemen aurretiko izen-ematea egiteko formularioa.
Hauxe da kontuan hartu eta jarraitzeko 2020-2021 ikasturteko egutegia:
Izen-ematea (formularioa) | 2021eko urtarrilaren 1etik 28ra |
Ikertzaileekin harremana (online) | 2021eko otsailaren 1etik martxoaren 8ra |
Azokara joateko eskaera egin (formularioa) | 2021eko martxoaren 8rako |
Azokara joateko bidali beharrekoak webgunera igo: taldearen izena, taldekideak, txostena, bideoa, laburpena eta taldearen argazkia | 2021eko apirilaren 12rako |
Proiektuak webgunean bistaratuta. Epaimahaiak lanak aztertuko eta taldeekin harremana izan (online) | 2021eko maiatzaren amaieratik azoka nagusiaren eguna arte. |
Elhuyar Zientzia Azokaren azoka nagusia; egoerak ahalbidetzen badu, azoka presentziala izango da | 2021eko ekainean (data zehazteke) |
Sariak (kanpora bidaiak, formazioa eta zentroetan egonaldiak) | 2021eko ekainetik aurrera |