Errefuxiatuak eta transexualitatea Hegoalde Ikastolan

En Hegoalde Ikastola, ubicada en el barrio pamplonés de Milagrosa-Arrosadia, dan mucha importancia a los principios y valores que comparten con el alumnado de Educación Infantil y Primaria y sus familias. Ejemplo de ello son los proyectos de aprendizaje y servicio que llevan a cabo todos los años. A través de ellos trabajan un tema con diferentes asociaciones externas al centro, para realizar, al final del proceso, un trabajo con el que colaborar con las personas implicadas.

Este año los niños y niñas de 6º de Primaria están trabajando en torno a las personas refugiadas. Realizarán una presentación ante el alumnado de la UPNA y llevarán a cabo una recogida solidaria de alimentos en cooperación con la asociación Zaporeak. En el caso del alumnado de 5º, el aprendizaje se centra en el tema de la transexualidad, colaborando codo con codo con la Asociación Naizen.

Eunate Martinez
Eunate Martinez
“Ni errefuxiatuei buruzko proiektua egiten ari naiz, ingurune eta euskara saioetan. Gai honen inguruan gauza asko egiten ari gara kurtso honetan: Amets Arzallusen ‘Miñan’ liburua irakurri, aurkezpenak egin… Gelan bi taldetan banatu gara eta proiektua bukatutakoan unibertsitatera joango gara azaltzera zer ikasi dugun. Oso interesgarria da ikasten ari garena, eta oso gogorra iruditzen zait errefuxiatuak nola bizi diren eta zein bide egin behar duten honaino iristeko. Denoi asko gustatzen ari zaigu proiektu hau”.
Emmanuel Afriye
Emmanuel Afriye
“Seigarren mailako ikasleek errefuxiatuei buruzko proiektu bat egiten ari gara. Proiektua bi edo hiru hilabetetan landuko dugu, eta hau da nik gaiaz pentsatzen dudana: itxaropena izan ezik dena galdu duten pertsonak dira errefuxiatuak. Mina ematen dit jasaten duten beldurraz pentsatzeak. Inor ez da behartu behar bere etxea uztera, eta gizartea garen bezala, errespetuz eta zorionez ongietorria emateko ardura dugu hona etortzen den edozein pertsonari”.
Alazne Dicastillo
Alazne Dicastillo
“Gu, bosgarren mailan, aniztasun sexualaren eta transexualitatearen inguruko proiektu bat egiten ari gara aurten. Lau urte darama ikastolak bosgarren mailan proiektu hau egiten, Naizen elkartearekin (Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako adingabe transexualen familiak biltzen dituen elkartea). Haiekin koordinatu gara eta laguntza eskaini diegu. Adibidez, aurreko urte batean azoka bat egin zen. Transexualitate egoera bizi duen familia batekin lankidetzan gaude, aurten komunikazio lana egingo dugu, eta landu dugunarekin Euskalerria Irratian saio bat grabatuko dugu”.
Afrika Beaumont
Afrika Beaumont
“Alazneren gelan bezala, gurean ere transexualitateari buruzko proiektua egiten ari da. Proiektu honetan bakoitzak eskutitz bat idatzi du lan bezala, ondoren denak batuko ditugu eta bat aukeratuko dugu, Naizen elkarteko familia bati bidaltzeko. Lehenengo eskutitza prestatzeko ideia zen laguntza eskaintzea eta ea zer esaten ziguten, baina jada badakigu baietz esango digutela. Irratiko saiora ez gara gela osoa joango, batzuk bakarrik, asko garelako. 40 ikasle gara eta gehiegi da, orduan 15 pertsona joango gara, baina oraindik ez dakigu noiz egingo dugun eta sorpresa da beste gelakideentzat”.