Iruñeko Udalak gutun lehiaketa deitu du, Iruñeko sorreraren ospakizunen harira, 25 urte barru zein hiritan bizi nahi dugun pentsatzeko erronka luzatuz.
Parte-hartzea: Iruñean bizi edo hiriarekin lotura duten 12 urtetik gorakoek hartu dezakete parte. Bakoitzak gutun bakarra aurkeztu ahalko du, soilik bere izenean, jatorrizkoa eta argitaragabea. Gaztelaniaz zein euskaraz.
Irizpideak: Gutunak gaur egunetik sortu behar da, kezkekin, ametsekin eta konpromisoekin datozen belaunaldiek oinordetzan hartuko duten hirirantz proiektatzeko. Nahi duzunari zuzentzen ahal diozu gutuna. Gehienez 2 orri izanen ditu (2.500 eta 4.000 karaktere artean, Arial 12an eta 1,5eko lerroartearekin).
Sariak: Hiru sari egongo dira: 150 euroko Gayarre Opari Txartela, 100 euroko Gayarre Opari Txartela eta 50 euroko Gayarre Txartela. Urtebeterako balio dute.
Aurkezteko epea: Gutuna irailaren 22tik urriaren 20ra aurkeztu behar da, modu telematikoan eta PDF formatuan, https://www.pamplonaescultura.es/eu/imagina-iruna-2050/ formularioaren bidez.
