Haurrei zuzenduriko album ilustratuak aurkeztu ahal izanen dira sari honetara (testua eta irudia elkarren osagarri dituzten lanak). Lanak euskaraz sortuak, jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izanen dira. Lehiaketan bakarka edo idazle eta ilustratzaileek osatutako taldeetan parte hartu daiteke. Egileek adinez nagusiak izan behar dute eta nahi beste lan aurkez ditzakete. Obrak aurkezteko epea 2026ko maiatzaren 8an, ostiralean, itxiko da. Epaimahaiak erabakia hartzeko azken eguna 2026ko ekainaren 30a izanen da. Sari bakarra emanen da, 5.000 eurokoa, eta saritutako lana Pamiela argitaletxeak argitaratuko du, Etxepare sariaren aipamenarekin.
Informazioa eta oinarriak: www.etxeparesaria.eus.
