Euskal kulturara hurbiltzeko JOLASEAN

Ongi etorri Iruñera

“Gogoarekin geratu nintzen aurrekoan eta orain egutegiak uzten nau, zorionekoa ni!”. Honela dio Iker Tubiak, ‘Ongi etorri Iruñera’ zikloaren itzuleraren berri izan du eta. Bigarren ediziorako, LABA eta Lantxotegi elkarteak AEKren laguntzarekin arituko dira. Zikloa euskaldundu ez diren Iruñerriko gazteengana ez ezik, migratzaile eta errefuxiatuengana ere bideratu dute egileek, euskal kultura etxekotzeko asmoz, zazpi saioen bidez. Egitasmoari hasiera emanen diote urriaren 30ean.

Jakinmina motor
2023an hasi zenean, ‘Ongi etorri Iruñera’ zi-kloaren asmoa gazte migratzaileen eta Eus¬kal Herrian jaiotakoen arteko harremana sustatzea zen. Funtsean helburua ez da aldatu, ageria baita gura hau Iruñerriko gizarte eragileen artean. “Izena eman dut ikusteko nolakoa den programa eta zer jende elkartzen den”, aitortu du Iker Tubia iruindarra eta LABAko kideak: “Badakit hiz¬kuntza diferenteak elkartzen direla Iruñean, eta badute lekua hemen; nik ere zerbait ikastea kultura horiei buruz espero dut”. Alba Sanz madrildarra da, eta Iruñera heldu zen duela urte batzuk. Lantxotegi elkartean aritu arren, euskal kulturarekiko hurbiltze gabezia sumatu du. “Zergatik izena eman dut? Iruñea beste pertsona batzuen begieta¬tik ezagutzeko, ez bakarrik nireetatik. Iritsi naizenetik, euskaraz eta euskal kulturaz ikas¬teko gogoa eta ilusioa dut. Ez dakit, intriga izanen da”, esan du.

Erantzun politikoa
Euskararen eskolaren rola hartu gabe, ‘Ongi etorri Iruñera’k elkargune bat sortu nahi du, jatorri, hizkuntz eta kultura ezberdinen artean. Ez da sekretu bat esatea gaur egun Iruñea mosaiko kultural anitza bihurtzen ari dela, harrera herria izanda. “Ikusita erakun¬deek ez dutela esfortzu handirik egiten harrera egiteko, Iruñera etortzen den jen¬deak ez daki euskara existitzen denik”, dio Tubiak. Kaleko errealitatearekin kezkatuta dago, “egoera geroz eta kezkagarriagoa nabari baita, arrazakeria agerikoagoa eta dis¬kurtso xenofobo eta arrazistak hartu ditu kaleak”, esan du. Izan ere, arazo politikoa hor dago ere, Sanzen arabera: “Euskara ikastea ez da hizkuntza kontua bakarrik, ekintza politi¬koaren eta komunikazioaren zati bat ere badu. Kultura-aniztasuna onartzea eta balo¬ratzea dakar. Nafarroan eta Euskal Herrian, bizitza sozial eta kulturalean parte-hartze errealagoa izateko ateak irekitzen dizkizu. Kontua da hemen bizi diren pertsonekin modu horizontalagoan egitea”.

Pertsonala bezain kolektiboa
Gizarte-kohesioaz ari da Sanz, baina anbizio kolektiboen pare, garaipen pertsonal txikiak ere badira: “Auzoan paseatzen kartelak ikusi eta pentsatzen dut: Kaka, ziur aski gauza garrantzitsuak eta auzoa hobeto ezagutzeko gauzak galtzen ari naizela!”. Horretaz pentsa¬tuta gauzatu zuten zikloa egileek, bakoitzak bere aletxoa jar dezan, saio dinamiko bakoi-tzean, non jolas kolaboratzailea, ikaskuntza eta bateratze-guneak sortuko baitira. “Nahi dut erakutsi hizkuntza honekin bizi garela batzuk eta interesgarria dela. Agian baten bat animatuko dela horri esker euskarara hurbiltzera. Edozein urrats inportantea da”, gehitu du Tubiak.

EGUTEGIA

  • Urriak 30 Aurkezpena
  • Azaroak 27 Kirolak
  • Abenduak 18 Transmisioa
  • Urtarrilak 29 Harremanak
  • Otsailak 26 Gastronomia
  • Martxoak 26 Korrika
  • Apirilak 23 Itxiera fest!

 

EZ GALDU!
YASMINE KHRIS