2026ko espedizioan izena emateko epea zabalik dago martxoaren 2ra arte. 127 gaztek euskararen zazpi lurraldeak oinez zeharkatzeko aukera izango dute, uztailaren 1etik 31ra, euskal kulturan, historian eta paisaietan murgiltzeko.
Araban, Bizkaian, Gipuzkoan, Nafarroan eta diasporan 2009 eta 2010 urteetan jaiotakoek, eta Lapurdin, Baxe-Nafarroan eta Zuberoan 2009 eta 2011 urteen artean jaiotakoek izango dute aukera aurten. Euskara menperatzea ezinbesteko baldintza da.
Informazio gehiago: www.euskarabentura.eus.
