Euskaraldia. Elkar mugituz egingo dugu

Maiatzaren 15etik 25era, milaka pertsonak hartuko duteparte Euskaraldian, bere rola adierazten duen txapakerakutsiz eta hizkuntzaren erabilerari bultzada handi batemateko erronkara batuz. Ekintza txapa bat jartzeazharago doa: ariketan zehar, aurretik eta ondoren,euskara erdigunean jartzea bilatuko da, hausnarketakolektibo bat bultzatuz.
11 egunez, udaberriak euskararen loraldia biziko du aurten Euskaraldiaren laugarren edizioari esker. ‘Elkar mugituz egingo dugu’ lelopean, maiatzaren 15etik 25era ospatuko da aurten Taupa mugimenduak antolatutako euskararen ariketa, betiko ‘ahobizi’ eta ‘belarriprest’ rolen bidez hizkuntzari astindu bat emanez. Izan ere, ariketak kaleetan euskararen erabilera areagotzeko balio du, baina baita arau sozial eta hizkuntza ohitura berriak sortu eta indartzeko ere; aurreko edizioei esker, jende asko ausartu da lehen hitza euskaraz esatera.
Data aldaketa da edizio honetako berrikuntza handiena, filosofia berri bat mahaigaineratzeko helburuarekin. “Euskaraldia zerbait gozagarria izatea nahi dugu, eta udaberriak aukera gehiago ematen ditu horretarako”, kontatzen du Nora Gonzalezek, Nafarroako Euskaraldiko sustatzaileak. Ariketa toki guztietara eraman nahi dutela dio, etxeetara, entitateetara, baita kaleetara ere: “Eguraldi ona eta egun luzeak herritarren arteko elkarguneak sortzeko eta kaleak hartzeko baliatu nahi ditugu”.
Hizkuntza ohiturak aldatzeaz gain, erabileran ere “aurrerapauso handia” eman nahi dutela dio. “Mugimendua eragin nahi dugu, euskarak behar duelako, eta Euskaraldia horretarako tresna da”, adierazi du. Hori lortzeko jendearen parte hartzea ezinbestekoa da, eta Gonzalezen ustez, ariketara erakartzeko modurik eraginkorrena “epaitua ez sentitzea” da, hau da, “konplexurik gabe aritzea”. Ariketa modu eroso eta atseginean burutzea da haien helburua, “bakoitza bere erronka eta konpromisoekin”, jakina delako ohiturak ez direla egun batetik bestera aldatzen. Euskaraldia “palanka” moduko bat da hori lortzeko, motibazioaz eta ilusioaz baliatu aldaketak eragiteko.
Nafarroan ere, abian
Nafarroan hamaika batzorde daude aktibatuta jada, entitateen aldetik “erantzun oso ona” jaso da, eta jendeak “gogoz eta ilusioz” hartu du aurtengo erronka: “Euskaldunok helburuak behar ditugu, eta Euskaraldia bat izan daiteke. Nafarroan euskaldunon komunitatea zabaltzen ari da, baina erabileran urrats handia eman behar da oraindik”. Horretarako, “egitasmo eraikitzaile eta gozagarriak” behar direla azpimarratu du. Aurtengo edizioak hiru helburu nagusi ditu: Euskaraldiaren eraginkortasunean sakontzeko urrats berriak proposatzea, mugimendua indartzeko eta batzordeak elikatzeko urratsak ematea, eta giro soziala sustatzea. Laburbilduz, “aurrerapauso kuantitatibo eta kualitatiboa ematea, gehiago eta modu sakonagoan izateko”, Gonzalezen arabera. Helburu hauetan paper “aktiboa” betetzen du jende gazteak, aktibaziorako eta mugimendurako gako direlako: “Hizkuntza ohiturak aldatu nahi ditugun milaka gazte gaude eta Euskaraldia horretarako tresna eraginkorra da, ez bakarrik ariketa egunetan, baizik eta ondoren egunerokotasunean euskarari ekiteko”.
▶ AHOBIZI Y BELARRIPREST
En este ejercicio se propone un juego de rol formado por dos opciones diferentes: llevando la chapa de ‘Ahobizi’, adoptamos el compromiso de hablar euskera con todas las personas que conozcan la lengua, en todo momento, incluso con aquellas personas que al menos lo entiendan; y con ‘Belarriprest’, invitamos a quienes saben euskera a que nos hablen en este idioma en todo momento, aunque no siempre podamos responder de la misma forma. Sea como sea, participar en Euskaraldia implica concienciarnos de la situación del euskera y su uso en el día a día y dar un paso adelante para cambiar los hábitos lingüísticos. Por eso, desde la iniciativa se propone el ejercicio de pronunciar siempre la primera palabra en euskera y, si lo entienden, continuaren ese idioma.