Garean. Lizarraren euskal aurpegia

Garean Elkartea

Elkartea 2007. urtean martxan jarri zenetik, haurrentzako zein helduentzako ekintza anitz antolatu ditu, beti euskararen aldeko apustua eginez, Lizarran zehar hizkuntza zabalduz, eta euskararekiko dauden kezkak, proiektuak eta gogoak garatzeko egitura eskainiz.

Garean Euskaldunen Elkartea 2007. urtean hasi zen euskarazko ekintzak antolatzen. Hasieran, Lizarran kantuz, Kotarro eta Jai Alai proiektuekin abiatu zen. Gaur, adin guztietarako jarduera ugari sustatzen ditu. Helburua, euskal komunitatea saretzea, elikatzea, euskarari kalean presentzia ematea eta aldarrika-tzea. Hitz gutxitan, Lizarrako komunitate euskalduna asebetetzea.

Alfredo Dufur elkarteko juntakidea da, proiektuak pentsatu, erabakiak hartu eta aurrera eramaten dituen sei laguneko taldeko kideetako bat. Juntakideekin batera, zenbait boluntario ditu, proiekturen bat aurrera eramaten lagun-tzen dutenak. Eta azken geruza 70-80 inguruko bazkide multzoa da.

Hasieratik Begoña Martinez izan da lehendakaria, eta dioenez, "euskaraz bizi ahal izatea" da elkartearen helburua. Horretarako elkarlanaren garrantzia eta balioa azpimarratu du: “Elkarlanik gabe askoz txikiagoak gara; proiektu bakoitzak kanpo eragileekin elkarlana eska-tzen baitu”. Oro har, Gareanek antolatutako ekintzek “arrakasta” izaten dute; Lizarran populazio kopuru handia euskaltzalea da, eta Martinezen hitzetan, “jendeak hau bezalako zerbaiten beharra ikusten du, egiten duguna estimatzen du eta sentiberatasuna dago”.
“Herritarrentzat hor gaude eta hor egotea nahi dute, baina asko kostatzen da konpromiso puntualetatik iraunkorretara pasatzea”. Martinez ados dago: “Jendeak ez du konpromezurik nahi, ezta denbora dedikatu”. Gareanekin, “administrazioak bete beharko lukeen hutsune bat” betetzen ari direla pentsatzen du lehendakariak: “Osagarri izan beharko ginen, herri ekimena oso garrantzitsua delako, baina ez esklusiboki, orain ari garen bezala”.

Garean aktibazioa sustatzeko fasean dago. Euskaldunak “Lizarran minoria bat gara”, eta lan neketsua izan arren, elkarteak aurrera jarraitzen du, eta emaitza onak eta erantzun positiboa jasotzeak “poz handia” ematen du.

Euskaldunentzat, ametsak gauzatzeko organismoa

Garean “erakargarria” da “bakoitzaren gogoak eta kezkak garatzeko”, euskararen sustapenean interesa duenari laguntzeko baliabideak eskaintzen dituelako. Dufurrek proiektu berriak proposatzera gonbidatzen du, Garean zubi bezala erabiliz laguntzak eskatzeko, harremanak zabal-tzeko eta finantzazio iturriak lortzeko: “Jendeari azaldu behar diogu nor eta zer garen, zer egiten dugun eta nolako Lizarra nahi dugun. Hona ez zatoz Gareanen beharrak asetzera, baizik eta zure ametsak garatzera zure euskararekiko nahiak gauzatuz”.
Martinezen arabera, ikusgarritasuna lortzeko “kalean” egon behar da Garean. “Oreka hori ez da erraza: batetik egin eta bestetik eragin”, dio. Horregatik, Martinezentzat Garean “herrian euskaraz bizi ahal izateko ahalegin heroiko eta boluntario” bat da, eta erreleboa izatea, jende berria erakartzea eta ilusioa mantentzea opa dio.

“Garean konexioa lortzeko modu bat da”, baieztatu du Dufurrek. “Badago jende gehiago kezka eta gogo bera duena”, eta horregatik sutsu defendatzen du apustua: “Lehen hamar pertsonak erakartzen kale egin dezakegu, baina hamaikagarrenarekin asma-tzen badugu mereziko du”. Kide honentzat gizarteak gauza asko eskaintzen ditu, eta Garean hori bueltatzeko modu bat da: “Jendeak hori ikustea eta sentitzea opa diot: gizarteari bueltatzeko modu bat bezala ikustea euskara. Gauza atsegin bat, bizimodu bat, zerbait bilakatzen gaituena”.

 

GAREAN EN CIFRAS

  • 85 personas en Mintzakide.
  • ‘Txokolipuinak’ ofreció 7 sesiones de cuentacuentos a 272 asistentes.
  • La campaña escolar trajo a Pirritx, Porrotx eta Marimotots y un cuentacuentos infantil.
  • ‘Kultur Errota’, con 3-4 sesiones anuales, ha acogido la campaña de lectura IGBO y Euskaraldia.
  • 45 participantes en julio en las actividades en familia de Udan Blai.
  • El programa de fiestas ‘Garean Jai Alai’ acoge el parque de juegos Kulki, Lizarran Kantuz, DJ Kaktus y el campeonato de irrintzis.
  • El nuevo programa de juego libre ‘Hamar gutxitan plazan’ ha ofrecido 10 sesiones a 350 personas.
  • La revista Kotarro edita en papel cuatro o cinco números al año, con una tirada de 700 ejemplares, además de la versión digital.
  • Garean colabora en otras iniciativas como Euskaraldia, Korrika, Olentzero o Kultura Kz.