GAZTEENTZAKO JARDUERAK

Informazioa: juventud-gazteria@huarte.es – 948 333 434 – 629 977 030

Antzerki tailerra: 12 -18 urte bitarteko gazteei zuzendua. Urritik maiatza arte. Ostegunetan, 17:00etatik 19:00etara. Prezioa: 70 €, Uharten erroldatutakoak. 140 €, erroldatu gabekoak. Izenemateak: irailaren 6tik 10era.

“Sokalagun” aisialdirako taldea: Jolasak, eskulanak, kirolak, kanpoko jarduerak, irteerak eta dibertsio pilaaaaa. Aisialdi sortzailea, hezitzailea eta osasungarria. Zatoz! 2007-2010 artean jaiotako gazteentzat. Ostiraletan, 17:30etik 19:00etara. Urriaren 14tik urtarrilaren 27ra. 12 saio, 20 €. Izena eman: irailaren 16ra arte. Plaza mugatuak.

Ikasgiro: Badituzu etxerako lanak baina ezin duzu arreta jarri? Aparteko motibazioa behar duzu azterketa baterako ikasteko? Badituzu zalantzak eta ez duzu argi zein ikasketak egin? Aukeratu behar duzu zure bidea eta ez duzu batere argi? Ugazten ere ikasketei “giro” jarri nahi diegu. Eguneroko etxerako lanak egiteko eta ikasteko laguntza ematen dizuegu. Interesatuak dauden gazteei eta familiei zuzendutako informazio-bileran parte hartu nahi izatekotan, jarri harremanetan Ugazterekin irailaren 30a baino lehen: 948 33 3431 – 629 977 030 – juventud-gazteria@huarte.es.