Iruñeko Udalak eta Nafarroako Antzerki Eskolak haurrei zuzendutako antzerkitestuen lehiaketarako deia egin dute berriz ere. Lehiaketa honetan 18 urtetik gorako pertsonek orok hartzen ahal dute parte. Egile bakoitzak, gehienez ere, hiru testu aurkezten ahal ditu. Testuek jatorrizkoak eta argitaragabeak izan behar dute, saririk jaso ez izana beste edozein lehiaketatan. Aurkezteko epea: 2024ko ekainaren 15era arte.
Oinarriak: www.laescueladeteatro.com.