18 urtetik gorako pertsonek hartzen ahal dute parte. Egile bakoitzak, gehienez ere, hiru testu aurkezten ahal ditu, euskaraz edo gaztelaniaz. Testuek jatorrizkoak, argitaragabeak eta aurretik saritu gabeak izan behar dute, eta ezin da testu bera bi modalitateetan aurkeztu, ezta aurretik inongo konpainiak antzeztu. Antzezlanak haurrentzako lanek izan ohi duten iraupena izan behar du. Testuak posta elektronikoz bidaliko dira concursodetextosentnae@gmail.com helbidera, 2026ko ekainaren 10eko 23:59ak arte. Kategoria bakoitzeko saria: 3.000 €. Informazio gehiago eta Oinarriak: www.laescueladeteatro.com
