EIZIEk, Iruñeko Udalarekin lankidetzan eta Txalaparta argitaletxearen laguntzaz, MINABERRI itzulpen-beka antolatu du mentoretza baten bitartez nazioarteko gazte-literaturako lan esanguratsu bat euskaratzeko. Mentoretza CEDROren laguntzaz egingo da.
Helburua
2025eko Minaberri Bekaren helburua honako obra hau euskaratzea da: Marie-Aude Murail idazlearen Sauveur & fils.
Norentzat
Literatura-itzulpengintzan hasi nahi eta lagina aurkezteko epea amaitu aurretik gehienez ere 30 urte dituen orok parte har dezake deialdian. Nolanahi ere, ezin izango dira aurkeztu euskarazko literatura-itzulpen beka, sari edo lehiaketaren batean irabazle izan direnak.
Itzuli beharreko testua
Deialdian parte hartu nahi dutenek aurtengo bekaren helburu den laneko lagin bat itzuli beharko dute.
Antolatzaileak parte-hartzaileen esku jarri du bekarako itzuli beharreko LAGINA.
Lanak aurkezteko epea eta lekua
Lanak aurkezteko epea 2025eko apirilaren 28an amaituko da (12:00etan).
Oinarriak: https://eizie.eus/eu/argitalpenak/minaberri_beka.