Irailaren 7tik 27ra bitartean izango da aukera izena emateko, ondorengo webgunean: www.bertsozale.eus/nafarroa. Haur zein helduentzako 45 talde eskainiko ditu Nafarroako Bertsozale Elkarteak, herrialdeko hainbat herri eta bailaratan. Urriaren 5ean abiatuko dira eskolak, osasun neurri guztiak bermatuta.