Gaia eta forma libreak izanen dira, eta luzera, 400 eta 800 bertsoren artekoa. Lan bakarra egile eta modalitate bakoitzeko. Lanak oso-osorik argitaratu gabeak izan behar dute, bai eta aurretik egindako beste ezein sariketan saririk eskuratu gabeak ere; halaber, ezinen da aldi berean parte hartu beste poesia-lehiaketa batean. Aurreko urteetan irabazle izandakoak ezin izanen dira aurkeztu.
Sariak: 3.000 euroko zuzkidura eta argitalpena, euskarazko eta gaztelerazko modalitateetan.
Aurkezteko epea: apirilaren 30ko 14:00ak arte.
- Posta elektronikoz ateneo@ateneonavarro.es helbidera erantsitako bi fitxategi bidaliz, bata egileari buruzko datuekin eta bestea obrarekin.
- Posta ziurtatuaren bidez Nafar Ateneoren helbidera (Barañaingo etorbidea 10, 1. A, 31008 Iruña), mezuari bi artxibo hauek atxikiturik: bata, egileen datuekin eta bestea, obrarekin.
Informazioa eta oinarriak: https://www.pamplonaescultura.es
