Bertsolaritza eta bertso jarrien idazketa bultzatu eta sustatzeko helburuarekin, Iruñeko Udalak eta Nafarroako Bertsozale Elkarteak Bertsopaper Lehiaketa berria antolatu dute.

Parte-hartzea: Nafarroan jaio edo Nafarroan bizi diren egileek hartzen ahal dute parte. Hiru kategoria: A (2012an edo ondoren jaiotakoak), B (2008 eta 2011 urteen artean jaiotakoak) eta C (2007an edo lehenago jaiotakoak).

Generoak: Aurkeztutako lanek gai eta neurri librea izanen dute, euskaraz idatziak izan beharko dute, jatorrizkoak eta argitaratu gabeak. Ezinbestekoa da bertsoen doinua zehaztea. Lanek, gainera, ezinbestean bete beharko dituzte oinarrizko kalitate irizpideak.

Sariak:

  • A kategoria: 1. Saria: 150 euroko kultura-bonoa. 2.Saria: 100 euroko kultura-bonoa. 3.Saria: 50 euroko kultura-bonoa.
  • B kategoria: 1.Saria: 350 euro. 2. Saria: 200 euro. 3. Saria: 150 euro.
  • C kategoria: 1. Saria: 1.500 euro. 2. Saria: 1.000 euro. 3. Saria: 500 euro.

Aurkezteko epea: 2025ko irailaren 22an hasi eta azaroaren 28a arte izango da. Izen-ematea eta lanak aurkeztea www.pamplonaescultura.es web orrian egin daiteke.
Sari-banaketa 2026ko otsailean izanen da.