
Jaiak esparru ezin hobea dira komunikaziorako, baita komunikazioa euskaraz egiteko ere. Horregatik, Nafarroako hainbat udalek kaleak eta harremanak euskaraz janztera dei egin dute, udal bakoitzeko jaietan euskarari protagonismoa emateko asmoarekin. Kanpainara Atarrabia, Aranguren, Berriozar, Burlata, Esteribar, Gares, Tafalla, Uharte eta Zizur Nagusiko udalak gehitu dira eta, bigarren urtez, Euskara Zerbitzuek antolatutako baliabideak izango dituzte eskura festak ahalik eta euskaldunenak izateko. Festak, bestak, pestak, jaiak... edonola izendatuta ere, euskaraz gozatzea da garrantzia duena. Gure herrietan urteko unerik alaienetakoak izaten dira, eta jende gehien elkartzen dena, harremanak biderkatuz. Nafarroako hainbat udalek kaleak eta harremanak euskaraz janztera eta euskarari protagonismoa ematera dei egiten dute bigarren urtez. Pasa den urtean, lehen aldiz Jaietan euskaraz jantzi! kanpaina jarri zen martxan Nafarroako hainbat udaletan.
Ekimen honen bidez herritarrak euskaraz mintzatzera eta lehen hitza euskaraz egitera animatu nahi ziren, batez ere festa giroan, edozein gune zein unetan norberak hautatzen duen hizkuntzan eroso mintzatzeko asmoarekin. Atarrabia, Aranguren, Berriozar, Burlata, Esteribar, Gares, Tafalla, Uharte eta Zizur Nagusiko udalek parte hartu zuten eta aurten ere egingo da kanpaina, urteko 365 egunetan bezala, jaiak ere euskaraz bizitzea ahalbideratzeko. Horretarako baliabide zenbait sortu dira, besteak beste, lona edo pankartak, zapiak, kartelak, txoznetan eta tabernetan euskaraz eskatzeko gida azkar bat, eta tabernari eta txandalarientzako aholku eta hitz erabilienen zerrenda ere. Pegatinak ere eskura izanen dira gune ezberdinetan, arropetan jantzi eta euskarazko komunikazioa bideratzeko. Honekin batera, jaietako egitarauan euskarazko jarduerak izanen dira, euskararen arnas gune gisa funtzionatuko dutenak, helburua euskara jarduera eta esparru guztietara zabaltzea baita.
Euskarazko ekitaldirik ez dagoenean ere, udalek lehenengo hitza euskaraz egitera animatzen dute: kalean, tabernetan, txoznetan, langileekin, ezezagunekin... Kanpaina hau gauzatzeko, hainbat aholku eskaini dira: ez izan beldurrik hanka sartzeari eta euskaraz mintzatu, hizkuntzak hanka sartuz ikasten baitira; euskaraz mintzatzea ohitura bat da, eta ohitura guztiekin gertatzen den bezala (kirola, erretzeari uztea, dieta…) alda daiteke. Hortaz, beste euskaldunekin gaztelaniaz egitetik euskaraz egitera igaro zaitezke; euskaldunen artean euskaraz ere solastu ahal izateko, konplizitatea eskatu behar zaio euskara ez dakienari, euskalduna ez izan arren, lan handia egin baitezake hizkuntzen berdintasunaren alde.
▶ ¡EN FIESTAS, VÍSTETE EN EUSKERA!
Las fiestas son un marco ideal para la comunicación, y por supuesto para la comunicación en euskera. Por ello, los ayuntamientos de Huarte, Burlada, Villava, Aranguren, Esteribar, Zizur Mayor, Tafalla, Puente la Reina/Gares y Berriozar han puesto en marcha por segundo año la campaña ‘Jaietan euskaraz jantzi!’ con algunos consejos para fomentar el uso del euskera durante las fiestas: 1. No temas a equivocarte y habla en euskera lo que sepas. Las lenguas solo se aprenden practicando. 2. Hablar en euskera es un hábito, y como ocurre con todos los hábitos, se puede cambiar. Las personas vascohablantes pueden pasar de hablar en castellano con otros euskaldunes a hacerlo en euskera. 3. Para que las personas euskaldunes puedan hablar en euskera entre ellas, es necesaria tu complicidad. Aunque no conozcas la lengua puedes hacer mucho por la igualdad lingüística.
