Loraldia-ren Gaztea ardatzaren barruan, euskaraz sortzen duten 18-30 urte bitarteko gazteei zuzendutako udako egoitza artistikoa aurkeztu da. Deialdia zabalik dago martxoaren 1 arte.

Lekeitioko sormen egonaldian, erreferente kulturalen laguntza pertsonalizatua, sarea zabaltzeko aukera eta euren proiektuak sendotzeko baliabideak eskainiko dira.