Ekinaldiaren proposamen artistikoa ahalik eta zehatzen deskribatzen duen dokumentu bat aurkeztu behar da. Jatorrizko sormen lana izan behar da. Kultur sorkuntzaren barruan arlo guztiak onargarriak dira: musika, arte eszenikoak, arte plastikoak, dantza, komikigintza, bertsolaritza, gastronomia, rol jokoak, interneteko baliabideak, audioa… Aurkez daitekeen proposamena diziplina bat edota diziplinen arteko uztarketa izan daiteke.
NORI ZUZENDUA
Edozein sortzaile euskaldun aurkez daiteke (Loraldia euskaraz egitasmoak burutzen dituen eragilea eta kultura sustatzailea da).
XEDEA
Ekinladi edo produktu digital bat sortzea.
Proposamena ingurune digitalean kokatu behar da eta espazio fisiko batean eskaintzeko aukera izan dezake, baina ez derrigorrez.
OINARRIAK
Hemen sakatu beka deialdi honen oinarriak ikusteko.
DATA ESANGURATSUAK
Aurkezteko lehen eguna: 2025eko irailaren 8a.
Aurkezteko azken eguna: 2025eko urriaren 19a.
Bekaren hiru egitasmo finalisten aurkezpenak: 2025eko urriaren 27-30 artean.
Ebazpena egiteko epea eta interesatuei komunikatzea: 2025eko azaroaren 3a.
Ebazpena publiko egitea: 2025eko azaroaren 5a.
Beka irabazleak 12 hilabete (2025eko abendutik 2026ko abendura) izango ditu proiektua martxan jartzeko. Loraldiak baliabideak jartzeko konpromisoa hartuko du, sortzailearekin akordio (aurrekontua eta kultur edukiak zehaztuz) bat sinatu ondoren.
