Paz de Ziganda ikastolak du aurten Nafarroa Oinezen lekukoa
Se acerca un nuevo Oinez y se cumplen 60 años desde que en 1965 la Ikastola Paz de Ziganda fuera pionera en un proyecto innovador que proponía una enseñanza íntegramente en euskera en Navarra. Con 1.200 alumnos y alumnas, un equipo de 120 personas trabajadoras y 760 familias, Paz de Ziganda asume el próximo 19 de octubre por tercera vez el objetivo de reunir al mundo de las ikastolas en torno a un ambiente festivo y de celebración, tras las ediciones de 1991 y de 2010. Bajo el lema ‘Buruz, bihotzez, oinez’, el centro celebrará la fiesta con el objetivo de reivindicar el auzolan y hacer que quienes participan disfruten mientras ponen al euskera y al pueblo de Villava/Atarrabia en el centro.
Alumnos y alumnas del centro nos cuentan su experiencia con esta fiesta.

Aiur Orella
Laster Oinez egingo dugu gure ikastolan. Gogo handia daukat. Dantza asko egongo dira. Ama, aita eta arreba nagusiarekin etorriko naiz, denek euskaraz dakitelako. Pasa den urtean Zangozan egon ginen festan: animaliak ikusten eta puzgarrietan jolasten egon ginen lagunekin. Musika ere zegoen. Gurasoekin joan nintzen eta han lagunak aurkitu nituen.

Naroa Dukai
Oinezen festa handia egiten dute, ni beti joaten naiz. Gainera, Oinezera joaten garen bakoitzean beti norbaitek mina egiten du, nire lagunak dantzatzerakoan erortzen dira edo mina hartzen dute. Maialen izeneko lagun batekin joaten naiz, eta gurasoekin, baina bakarrik nire amak daki euskaraz. Duela aste batzuk Porrotx eta Marimotots etorri ziren ikastolara dantza saio bat egitera, eta gurasoekin eta beste gelakoekin egon ginen antzerkia ikusten. Ni bakarrik dantzatzera joan nintzen, gero medikua nuelako, orduan denbora gutxi egon nintzen. Festaren egunean ere dantza egingo dugu, gehien gustatzen zaidana da. Margotzea ere asko gustatzen zait.

Jon Castilla
Euskaraz gehiago hitz egiteko festa bat da Oinez. Ni aurreko urteetako festetan ere egon naiz familiarekin eta ikastolako lagunekin. Festari begira, aurten gelan kanta batzuk prestatu ditugu, adibidez Maite Zaitut abestia. Dantza batzuk ere egin genituen Oinezaren inguruan, guraso eta familia guztiak etorri ziren pertsona batzuek egin zuten dantza ikustera. Gainera, nire klasean saio batean ere Oinezari buruz egin genuen beste ariketa bat: margotzeko mandala batzuk ekarri zizkigun irakasleak. Mandala normalak ziren, marrazki borobilak, baina erdian Oinezeko marrazkia zuten. Asko gustatu zitzaidan ariketa.
Festatik gehien gustatzen zaidana lagunekin ospatzea eta hemen dantzak egitea da. Aurten ere uste dut etorriko naizela festara.

Ixone Tirapu
Nafarroa Oinez euskara bultzatzeko eta ikastolak dirua bereganatzeko festa bat da, diru hori gero materialetan eta gauzetan erabiltzeko izaten da. Ni edizio askotan egon naiz nire familiarekin, aita, ama eta ahizparekin batera. Herri kirolen ikuskizunak ikusi ditugu, kontzertuetan ere egon gara eta lagunekin egon naiz aurreko urteetan. Aurten berezia izango da nire herrian delako, ni Atarrabiakoa naiz. Gainera, nire gurasoek parte hartuko dute ere: nire amak ariketak prestatzen ditu gero DBHko ikasleek klasean egiteko, eta nire aita da festan komunen eta zakarrontzien gai guztia antolatzen duena. Ikastolan dantza asko praktikatu ditugu aurten Oinezean aurkezteko.
