GAIA: Xamariko eta lekuko
Edozein herriko txoko txiko eta majiko batetan ibiliko da Xamariko.
Xamariko pertsonaia majikoa da, misteriotsua eta ikusezina. Bihurria, langilea, maitekorra, eskuzabala, euskararen herria maite duena…
Lehiaketan LH3- LH6 bitarteko ikasleek parte-har dezakete.
Parte-hartzaile bakoitzak idazlan bat aurkeztu ahalko du, 100 hitz gehienez.
Martxoaren 30era arte bidaltzeko aukera dago: http://www.labur.eus/mikroipuina26
Sariak: Euskal kultura kontsumitu
Saridunak apirilaren 25ean Xamariko Egunean jakinaraziko dira, ondoren webgunean argitaratuko direlarik.
Rikardo Ederra
Euskararen eta euskal irakaskuntzaren alde lan handia egin zuen pertsona da Rikardo Ederra (1959-2007). Euskararen normalizazioaren bidean, aisialdiak erabileran duen garrantziaz aspaldi ohartuta, 2004. urtean Dindaia Fundazioa sortu zuen, haur eta gazteentzako euskarazko kalitatezko aisia eskaintzeko helburuarekin.
