Aurten Nafarroako Gobernuarekin elkarlanean 16 ikastaro eskainiko ditu UEUk, 8 apirila eta maiatza artean. Edonork egin ditzake, baina unibertsitatean ikasten dabiltzan ikasle nafarrek izango dute lehentasuna. Doakoak izateaz gain, Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) ECTSak lortzeko aukera emango die ikasleei eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak ere, irakasleen etengabeko prestakuntza gisa homologatu ditu.
Informazio gehiagorako: https://www.ueu.eus/jarduera-akademikoa
