UEUren 53. Udako Ikastaroak ekainaren 11tik uztailaren 11ra egingo dira Baionan, Eibarren, Iruñean, Tolosan, Usurbilen, Bilbon, Gasteizen eta Errenterian. 20 jardunaldi eta ikastaro antolatu ditu hainbat eragilerekin elkarlanean, euskal gizartearentzat garrantzitsuak diren gaien inguruan hausnartzeko helburuarekin.
Hauek dira Iruñean eginen direnak:
Ekainak 26 eta 27: «Filosofo Euskaldunen II. Bilkura: filosofia hormarik gabe» eta «Informatikaren oinarriak eta pentsaera konputazionala desentxufaturik: JolasMATIKA».
Bestalde, Nafarroako Gobernuarekin elkarlanean antolatutakoak hauek dira:
Ekainak 25: «Haur eta gazteen autoestimua indartzeko proposamenak» (Nerea Mendizabal Etxeberria),»Sexuen hezkuntza gaurko erronken aurrean» (Itsaso Bakedano Moreno) eta «LGTBI+ gorroto- delituak nerabezaroan: pertzepzioak, ondorioak eta neurriak» (Maite Azabal Gallego eta Uxue Diez Guiral).
