Unibertsoa eta natura ikertu dituzte Orotz-Betelun uda honetan

Organizados por el Servicio de Euskera y dinamizados por la Fundación Dindaia, Oroz-Betelu ha estrenado este año campamentos de verano en euskera que han permitido que niños y niñas de entre 5 y 14 años disfrutasen de actividades al aire libre, manualidades y juegos en torno al universo y la naturaleza durante las dos últimas semanas de julio. Además de dar vida a los pueblos y fomentar el euskera, los talleres también sirven para tejer amistades entre los pueblos, conocer gente y formar cuadrillas durante el verano. Dos monitoras de la zona se han encargado de dirigir el grupo, amoldando las actividades previstas y los formatos al grupo y a las diversas edades. Todo un éxito esta primera edición.

Alain Arcelus

Alain Arcelus

Bi aste dira baina ni bakarrik aste bat egongo naiz. Gehien gustatzen zaidana nire lagunekin egotea eta ibaira joatea da. Goizetan eskulanak egiten ditugu ordu bat edo, ondoren behean jolasak egiten ditugu, eta eguzkia ateratzen denean ibaira goaz jolasak eta gauzak egitera. Irati ibaira joaten gara, hor dagoen piszina batera. Hor lasterketak egiten ditugu ahoan urez betetako edalontziekin, eta horrelako jarduerak. Gainera eguraldi honekin asko eskertzen da uretan egotea. Haurrak denak herrikoak gara eta guztiak ezagutzen ditut, normalean hemen egoten gara beti. Gauza gehiago ere egiten ditugu: bihar, adibidez, etxean dugun edozer gauza zahar ekarriko dugu hemen margotzeko, ibaira joan baino lehen.

Carla Aranalde

Carla Aranalde

Aurten Orotzen udalekuak egiten diren lehenengo urtea da eta super ongi ari gara pasatzen. Unibertsoaren gaia dugu aste honetan lantzeko, eta gauza asko egin ditugu horri buruz: eskulanak, planetak sortu… Atzo, adibidez, kotoiarekin, urarekin eta purpurinarekin galaxia bat egin genuen, eta baita planeta batzuk pinpon bola eta lanparatxo batekin… gauean argia ematen dute, gainera, eta etxera eraman ahal izan dugu. Hurrengo astean natura tokatuko zaigu. Joko guztiak oso dibertigarriak dira eta ni oso ondo pasatzen ari naiz goizetan, eta horrela ez gara hainbeste aspertzen udan. Bestela, bakarrik gaudenean, normalean goizetan herrian gelditzen gara kalean, batzuetan pultserak egiten ditugu, eta arratsaldean ibaira joaten gara. Baina udalekuekin askoz dibertigarriagoa da. Ez gara inoiz aspertzen, joko asko egiten ditugu eta primeran pasatzen dugu. Denok ezagutzen dugu elkar aurretik eta giro polita sortzen da. Paseoak ere egiten ditugu.

Markel Aranalde

Markel Aranalde

Nik aurreko urteetan ere egin ditut kanpaldiak eta gustura nator. Gehien gustatzen zaidana lagunekin ibiltzea da, eta baita eskulanak egitea. Adibidez, aste honetan galaxiei eta planetei buruzko lan bat egin dugu. Gure erronka izan da unibertsoa egitea plastilinarekin. Bihar gymkana bat egingo dugu herritik, pistekin, eta etxe batzuetara joaten gara galdetzera. Pistetan ere Orotzen informazioa galdetzen digute, herriko historia… Nik gutxi ezagutzen dut, baina orain ikasi dezakegu. Gauza zaharrak margotuko ditugu ere bai, eta ibaira ere joango gara. Begiraleak berriak dira, baina oso jatorrak.

Olatz Ugalde

Olatz Ugalde

Oso ongi pasatzen ari naiz aste hau. Polita iruditu zait udalekua, eskulan politak egiten ditugu, ibaira joaten garenean oso ongi pasatzen dugu urezko gudak eginez, joko askotara jolasten dugu: Patata beroa, baloiekin eta urarekin, gero kuboekin jolasten dugu, katua eta xagua… Bero handia egiten du hemen. Gehien gustatzen zaidana lagunekin eta begiraleekin egotea da. Paseoak eta txangoak ere egiten ditugu, adibidez ermitara joan ginen oinez. Unibertsoko gauzak ikasten ari gara, joko berriak, eta baita euskarazko gauza asko ere. Adibidez, ez genekizkien unibertsoari buruzko hitz batzuk euskaraz, eta hemen ikasi ditugu. Euskara erabiltzeko ohitura dugu, orduan erraza egiten zaigu.